Hirigintza alorrari lotutako bi erabaki hartu zituen udalbatzak abenduaren 20ko osoko bilkuran. Batetik, Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-100 (Ugarte) eremuko Xehetasun-Azterketa behin betiko eta aho batez onartu zuen udalbatzak. 20 lanegunez jendaurrean egon den tartean alegaziorik ez da izan. Onartutakoa Foru Aldundira igorriko dute, "bertako hirigintzako plangintzaren erregistro administratiboan gorde dadin". Horrekin batera, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratzea ere onartu zuten, "hirigintza-plana Foru Aldundiko hirigintza plangintzaren erregistro administratiboan jaso dela aipatuz". Aipatu moduan, gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu du erabakia.
Iartza
Erabaki bera hartu zuen udalbatzak urteko azken osoko bilkuran, beste eremu bati dagokionean ere. Izan ere, Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-107 (Iartza) eremuko HEU 107.3 exekuzio unitateko Xehetasun-Azterketa behin betiko aho batez onartzea erabaki zuen udalbatzak. Xehetasun-Azterketa hau Foru Aldundira igortzea erabaki zuten, "bertako hirigintzako plangintzaren erregistro administratiboan gorde dadin". Horrez gain, "Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea" ere onartu zuten, "hirigintza-plana Foru Aldundiko hirigintza plangintzaren erregistro administratiboan jaso dela aipatuz". Behin betiko onespenaren berri dakar hain zuzen, gaurko, urtarrilaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak.