Gabonak 2023

Badatoz erregeak

Noaua Aldizkaria 2024ko urt. 4a, 10:11

Gabon giroko ospakizunei amaiera emango dien harrera eguna ostiral honetan Usurbilen; erregeei egingo zaiena iluntze partean. Aurretik, goiz parterako eskaintza berritu du aurtengoan Ziortza gazte elkarteak.

Izan ere, Ziortzakoen eskutik agurtuko ditu herri honek eguberriak, urtero moduan. Erregeen etorrera prestatzen aritu dira azken asteotan. Erregeak ohi bezala, ostiral honetan, urtarrilaren 5ean helduko dira Usurbila. Haiek iritsi aurreko orduetan, ekimen berriez osatutako goizpasa izango dela iragarri du Ziortzak goiz partean frontoian. Izan ere, aurreko urteetan postariari gutunak helarazteko aukera izaten zen. Gaur ere hala izango da. Baina horrez gain, hitzordu gehiago antolatu dituzte gaztetxoentzat.

Arratsaldean, kabalkada eta harrera ekitaldia frontoian:

Erregeen etorrera
Urtarrilak 5, ostirala
11:00 Eskutitz tailerra eta muralaren irekiera.
11:30 Postariaren etorrera eta jolasak postariarekin.
12:15 Postariari kartak eman.
17:00 San estebanetik irteera.
19:30 Frontoira iritsiera.

Antolatzailea: Ziortza gazte elkartea.