Futbola Haranen
Urtarrilak 5, ostirala
Haranen:
16:00 Erregionalak: Usurbil FT B-Tolosa CF B
Haranetik kanpo:
10:00 Kadete neskak, Hondarribiko Ondartzan: Hondarribia FE-Usurbil FT B
Urtarrilak 7, igandea
Haranen:
11:00 Kadete mutilak: Usurbil FT-Antigua Luberri KEB
15:30 Kadete neskak: Usurbil FT-Añorga KKEB
Haranetik kanpo:
09:00 Kadete mutilak, Martutenen: Amara Berri KE B-Usurbil FT B
17:45 Jubenilak, 1. maila, Donostiako Matiagoxotegin: Kostkas Mariaren Bihotza CD C-Usurbil FT B
Izen-ematea, Irisasi BTT Hotzak Akabatzen
Urtarrilaren 28rako antolatu dute Irisasi BTT Hotzak Akabatzen ekimena. Goiz horretan, 9:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik, Andatzari mendiko bizikleta gainean itzulia ematea ahalbidetzen duen probako parte hartzaileak.
Gogoan izan, izena kronoak.com atarian eman daiteke urtarrilaren 24ra arte 25 euroren truke. Adi, 500 lagunentzako lekua egongo da. Antolatzaileek ohartarazi duten moduan, "urtero 500 izen-emateetara heltzen gara, beraz, ez itxaron azken unera arte". Badaezpada, halakorik gertatuko balitz, itxarote-zerrenda bat ere osatuko dute, azken orduan norbaitek joaterik izango ez balu parte hartzeko aukera izateko.