2024ko lehen aldizkarirako oharrak helarazteko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2024ko urt. 8a, 08:07

Urtarrilaren 12an argitaratuko dugu 2024ko lehenengo aldizkaria.

Abenduaren 22an kaleratu genuen 2023ko azken aldizkaria, 974. zenbakia, gabonetako gehigarriarekin eta urte berriko egutegiarekin. Aurreko bi asteotan ez da aldizkaririk izan. Hurrengoa, 975. NOAUA!, bi asteko etenaldiaren ostean argitaratuko dugu urtarrilaren 12an. Honenbestez, plazaratzeko oharrik izanez gero, astelehen hau, hilaren 8a baino lehen helarazi erredakzioa@noaua.eus helbidera, edo bestela, 943 360 321 telefono zenbakira deitu. 

Izan zaitez NOAUA!kide
NOAUA!kide ez zaretenoi animatu bazkide izatera! NOAUA! Kultur Elkarteko kide izanda, elkartearen erabakietan eskuhartzeko eskubidea izango duzue, beherapenak elkarte honek antolaturiko ekitaldietan, hobaria errenta aitorpenean, eta garrantzitsuena, egitasmo hau babestu eta bultzada emango diozue.

Bazkidetza kultur elkarteko egoitzan bideratu dezakezue, web orrialde honetan bertan, noaua.eus/bazkidetu/ atalean. Edota segidan datorren orrialdea datuekin osatuta.