Hitzordu bikoitza odol-emaileek

Noaua Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 9a

Urte hasiera honetan hitzordu bikoitza izango dute odol-emaileek. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Eguberriak tarteko, urtarrileko lehen astelehenean ez hirugarrenean, urtarrilaren 15ean izango da bi hilean behin Usurbilgo odol emaileen elkarteak deitzen duen odol-ematea. Ohiko ordu eta tokian izango da; 16:30-20:10 artean Udarregi ikastolako erdiko aretoan. Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.

Odol Emaileen Eguna
Urtarrilaren 21erako antolatu du aipatu bilguneak Odol Emaileen Eguna. Urteroko bazkaria aurten Antxeta jatetxean egingo dute. Otordurako izena bideotatik eman daiteke: 943 363 102 (Agustina) edo 619 125 644 (Mari Jose). Bazkalostean, hainbat alditan odola eman duten herrikideei oroigarriak banatuko dizkiete.

Deialdion berri ematearekin batera hain zuzen, 2023ko balantzea plazaratu du Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak. Iaz 140 herrikide joan ziren odola ematera. 204 odol poltsa osatu zituzten, aurreko urtean baino 14 gutxiago. Nabarmendu dutenez, gazte asko hurbildu zen iaz odola ematera.