Iragan urteko kontuak aurkeztu eta onartzea eta hasi berri dugun urte berriari begirako erronkak ahotan hartuko ditu Gure Pakea elkarteak datorren urtarrilaren 17rako deitu duen bilkurak. Urtero antolatzen duen hitzordu hau, bazkideei zuzendua dago, elkarteko kideei. Izan ere, bilgunearen kontu eta egitasmoak aurkeztu eta onartzeko saioa izango da. Segidan duzue, deialdi horretan jorratuko duten gai-zerrendaren berri:
Gure Pakea elkarteko bazkideen urteko bilkura nagusia
Eguna: urtarrrilak 17, asteazkena.
Ordua: 17:30.
Tokia: Artzabal.
Gai-zerrenda:
1-2023ko akta irakurri eta onartzea.
2-2023ko kontuak aurkeztea eta onartzea.
3-Proiektuaren aurkezpena eta 2024rako aurrekontua.
4-Zuzendaritza batzordearen proposamena eta aldaketa.
5-Galderak eta eskaerak.
Deitzailea: Gure Pakea elkartea.