Urtea estreinatzearekin batera, sagardo berria dastatzen hasteko unea heldu da. Hurrengo asteotan, inguruotako sagardotegietan giro goxoan, tokian tokiko edariok eta jakiak dastatzeko aukera ederra izango da. Erreserbak egiteko garaia da honenbestez.
Irekiera
Sagardotegien irekiera egunak izango dira honako hauek. Zubietako Iruin esaterako, ostiral honetatik, urtarrilaren 12tik aurrera otorduak online erreserbatzeko aukera eskaintzen ari da jada. Aginagako Urdairak aste honetako NOAUA! aldizkariko iragarkietako baten bidez jakinarazi duenez, larunbat honetan, urtarrilaren 13an irekiko dute.
Egun berean zabalduko dute baita gunea Saizar sagardotegiak, nahiz bezperarako iragarri duen txotx bolada berriaren irekiera ekitaldi ofiziala; ostiral iluntzeko 20:00etarako. Urtero aurpegi ezagunak gonbidatzen dituzte hitzordu horretara; aurtengoan, Iker Casillas eta Luis Miguel Arconada. "Elkarrekiko sentitzen zuten miresmena ezagututa, gure sagardotegian elkartu nahi genituen uzta berriari topa egiteko. Loturak sendotuz, aliantzak sortuz, eta adiskidetasun zubiak eraikiz, Euskal Herriko Sagardo Naturalaren kultura zabaltzeko ahaleginetan", berri eman dute Saizar sagardotegitik.
Julian Iantzik aurkeztuko du irekiera ekitaldia, Sebastian Lizaso bertsotan jardungo da. Korrontzi taldearen dantza eta soinu ikuskizuna ere iragarri dute, aurreko urteen antzera. Bertan izango dira baita Mikel Erentxun eta Gatibu taldea. Ohorezko aurreskuaren ondotik, Arconadak eta Casillasek sagardo berria txotxetik jasota, edalontzia goratu eta "Hau da Usurbilgo Saizar sagardo berria!" adieraziko dute. Ekitaldiak alor ezberdinetako (kultura, kirola, gastronomia, komunikazioa, politika...) aurpegi ezagun asko bilduko ditu. Bertan afaldu nahi duenak aurrez erreserbatu beharko du.
SAGARDOTEGIEN DENBORALDI BERRIA
Aginaga sagardotegia
Helbidea: Aginaga auzoa.
Telefono zenbakia: 943 36 67 10.
E-posta: info@aginagasagardotegia.com
Web orria: aginagasagardotegia.com
Aialde-Berri sagardotegia
Helbidea: Santuenea 37.
Telefono zenbakia: 943 365 031.
Web orria: aialdeberri.eu
Araeta sagardotegia
Helbidea: Berridi bidea 22, Zubieta.
Telefono zenbakia: 943 362 049.
E-posta: araeta@araeta.com
Web orria: araeta.com
Arratzain sagardotegia
Helbidea: Arratzain Bide kalea, 21.
Telefono zenbakia: 623 460 819.
E-posta: info@arratzain.eus
Web orria: arratzain.eus
Iruin sagardotegia
Helbidea: Petritza bidea 12, Zubieta.
Telefono zenbakia: 943 361 229.
E-posta: info@iruinsagardotegia.com
Web orria: iruinsagardotegia.com
Saizar sagardotegia
Helbidea: Kalezar, 39.
Telefono zenbakia: 943 37 39 95/ 943 364 597.
Web orria: www.sidrassaizar.com
E-posta: sidreria@sidrassaizar.com
Urdaira sagardotegia
Helbidea: Urdaira baserria, Aginaga.
Telefono zenbakia: 943 372 691.
E-posta: info@urdairasagardotegia.com
Web orria: urdairasagardotegia.com