Jabetza eskolako ikastaroetan izen-emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2024ko urt. 12a, 08:15

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak Jabetza Eskolaren baitan, urteko lehen hiruhileko honetarako antolaturiko ikastaroetan izen-emateko azken eguna izango da ostiral hau. Asteotarako ikastaro gehiago ere antolatu dira. Lerrootan dituzue saio hauei guztiei buruzko xehetasun gehiago.

Jabetza eskola
Biodantza ikastaroa:
-Zehaztasunak: "biodantza, musika, mugimendua eta emozioa uztartzen dituen jakintza bat da. Modu honetan, bakoitzak bere pentsamendu, sentimendu eta ekintzen kontzientzia hartzen du. Tratu onak ematen dira norberarentzat, besteentzat eta inguruan ere. Besteekiko enpatia garatzen da, eta afektuan oinarritutako harremanak sortzen dira. Autoestimua hobetzen da, eta maitatzeko gaitasuna handitzen laguntzen du. Adin guztietako emakumeei zuzendua dago eta ez da aurretik dantza egiteko esperientziarik behar".
-Bideratzailea: Eider Zuriarrain.
-Noiz: urtarrilaren 16tik martxoa amaierara arte, astearteetan, 15:30-17:00 artean.
-Non: Oiardo kiroldegia.
-Izen-ematea: urtarrilaren 12ra arte, udaletxean edo 943 371 951 telefono zenbakian.

"Komunikatzen ikastea, berdintasunezko harremanak eta espazio osasuntsuak sortzeko":
-Zehaztasunak: "tailer honetan, batez ere, komunikazio-estiloei eta generoa eraikitzearekin eta gizarteratzearekin duen harremanari buruzko gogoeta egin nahi da. Komunikazioa bestearekiko harremanetan sartzeko espazioa da, esaten dugunaren eta isiltzen dugunaren bidez definitzen ditugu harremanak, eta autobaieztapenerako espazioa ere bada".
-Bideratzailea: Pepa Bojo.
-Noiz: urtarrilaren 18tik martxoa amaierara arte, 17:00-19:00 artean.
-Non: Potxoenea.
-Izen-ematea: urtarrilaren 12ra arte, udaletxean edo 943 371 951 telefono zenbakian.


KzGunea
Hilabete amaierara arte, 16:00-20:00 artean irekiko dute Usurbilgo KzGunea. Honatx datozen ikastaroei buruzko xehetasunak:
-Urtarrilak 16, 18:00-20:00 "Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin".
-Otsailak 1-9, 11:00-13:00 “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.
-Otsailak 12-22, 11:00-13:00 “Google Aplikazioak zure Smartphonean”.
-Otsailak 23-29, 11:00-13:00 “Mekanografia. Ikasi hutsetik”.

Informazio gehiagorako:
kzgunea.eus
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Kantu Taldea
Urtarrilaren 15ean ekingo diote ikasturte berriari, arratsaldeko 18:00etan ikastolako musika gelan, Jaione Eskuderoren gidaritzapean. Bilgunetik bertatik jakinarazi dutenez, izen-ematea lehen entsegu saio horretan bideratuko dute. “Beti bezala, kantu zaharrak eta berriak errepasatzea eta ikastea izango da entseguetako helburu nagusia, urteko tradiziozko pasadizoetan parte hartuz, kantu-afariak antolatuz, Sutegin kontzertu ekimenen bat plazaratuz, herrian zehar hileroko kantu jirak ospatuz eta abar. Azken finean, kantatzeko ohitura hauspotzea, transmisio kultural bat sustatzea euskaratik eta euskaraz, lagunarteko harremanak bultzatuz sortzen den giro ederraz gozatzea eta beste herrietako kantuzaleekin adiskidetasun bat jorratzea kantu-saio-trukaketak bultzatuz”.