Ondoko argazkiko liburua dugu ostiral honetako, urtarrilaren 12ko protagonistetako bat. Liburu itxi bat duzue irudian, baina gaur nahi adina aldiz zabaldu ahalko dena, biziki estimatua zen herrikide bat oroitzeko. Izan ere, gaur bete dira sei urte Joxan Artze sortzaile usurbildarra zendu zenetik. 2018ko urtarrilean bertan Usurbilgo Udalak usurbildarren esku jarritako erregistro liburu honetan, Artze oroitu eta omentzeko baliatu da urteotan. Hainbat herrikideek agur hitzak edota poemak idatzi dizkiote; bat baino gehiago Artzerenak berarenak. Herriari eskaini eta herrikideek biziki estimatutakoa bueltan jaso du sortzaileak. Ohitura hari segida eman nahi diote, bera zendu zenetik sei urte bete diren ostiral honetan.
Gaur, hilak 12, egun osoz, Sutegi udal liburutegian zuen eskura izango duzue liburu hau, Artzeri zuen hitzak, marrazkiak... gogoko duzuen hori liburuko orrialde txurietan islatzeko. Gogoan izan, ordutegi honetan izango duzue zabalik Sutegi udal liburutegia: 10:00-14:00/16:00-19:30.