Txotx bolada berria

Sagardotegietan tokia hartzen hasteko garaia

Noaua Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 12a

Urtea estreinatzearekin batera, sagardo berria dastatzen hasteko unea heldu da. Hurrengo asteotan, inguruotako sagardotegietan giro goxoan, tokian tokiko edariok eta jakiak dastatzeko aukera ederra izango da. Erreserbak egiteko garaia da honenbestez.

Sagardotegien irekiera egunak izango dira honako hauek. Zubietako Iruin esaterako, ostiral honetatik, urtarrilaren 12tik aurrera otorduak online erreserbatzeko aukera eskaintzen ari da jada. Aginagako Urdairak aste honetako NOAUA! aldizkariko iragarkietako baten bidez jakinarazi duenez, larunbat honetan, urtarrilaren 13an irekiko dute.

Saizar sagardotegiak ere hasi berri du 2024ko txotx bolada. Sagardotegietara joan nahi duenak lekua hartzeko garaia du. Honatx Aginaga, Usurbil eta Zubietako sagardotegiekin hartuemanetan jartzeko dituzuen bideak:

TXOTX BOLADA BERRIA
Aginaga sagardotegia 

Helbidea: Aginaga auzoa.
Telefono zenbakia: 943 36 67 10.
E-posta: info@aginagasagardotegia.com
Web orria: aginagasagardotegia.com

Aialde-Berri sagardotegia 
Helbidea: Santuenea 37.
Telefono zenbakia: 943 365 031.
Web orria: aialdeberri.eu

Araeta sagardotegia
Helbidea: Berridi bidea 22, Zubieta.
Telefono zenbakia: 943 362 049.
E-posta: araeta@araeta.com
Web orria: araeta.com

Arratzain sagardotegia
Helbidea: Arratzain Bide kalea, 21.
Telefono zenbakia: 623 460 819.
E-posta:  info@arratzain.eus
Web orria: arratzain.eus

Iruin sagardotegia
Helbidea: Petritza bidea 12, Zubieta.
Telefono zenbakia: 943 361 229.
E-posta: info@iruinsagardotegia.com
Web orria: iruinsagardotegia.com


Saizar sagardotegia
Helbidea: Kalezar, 39.
Telefono zenbakia: 943 37 39 95/ 943 364 597.
Web orria:  www.sidrassaizar.com
E-posta: sidreria@sidrassaizar.com

Urdaira sagardotegia
Helbidea: Urdaira baserria, Aginaga.
Telefono zenbakia: 943 372 691.
E-posta: info@urdairasagardotegia.com
Web orria: urdairasagardotegia.com