Otsailaren 10ean ospatuko dugu aurtengo Inauteri Festa Usurbilen. Egun horretan, beste behin, jantzi koloretsuen lekuko izango gara herrian. Baina zertaz mozorrotu erabaki al duzue? Segidan, egin nahi dizuegun urteroko proposamena; datorren Inauteri Festako janzkera zuen esku!
Gaia proposatzeko urtarrilaren 17ra arteko epea zabaldu du NOAUA! Kultur Elkarteak. Zuen ekarpenak bideotatik egin ditzakezue; elkartea@noaua.eus helbidera email bat bidalita, edota whatsapp mezu bat helarazi dezakezue 688 807 336 telefono zenbakira.
Azken urteotan izan ditugun mozorrotzeko gaiak edo aitzakiak ez errepikatzearren, gogora dezagun azkeneko bi hamarkada pasatxo hauetan jaialdi honetarako hautatu izan direnak:
AURREKO INAUTERI FESTETAN...
2024: ??.
2023: filmak.
2022: gai librean ospatu zen Inauteri Festa.
2021: osasun krisialdia tarteko, ez zen Inauteri Festarik antolatu.
2020: dantza.
2019: jolasak.
2018: ospetsuak.
2017: Ingurumena.
2016: lanbideak.
2015: ipuinak.
2014: Erdi Aroa.
2013: musika.
2012: mitologia.
2011: itsasoa.
2010: zirkoa.
2009: Olinpiar Jokoak.
2008: xomorroak.
2007: Brasil.
2006: marrazki bizidunak.
2005: Usurbil, Oesteko herri.
2004: Hollywood.
2003: munduko kulturak.
2002: extralurtarrak.