Urte berriarekin batera, indarrean dira Usurbilgo Udalak 2024rako onarturiko ordenantza fiskalak eta haren baitan onetsitako egutegi fiskala ere. Egutegi horretan iragarri moduan, zabalik da jada urteko lehenengo tasa borondatez ordaintzeko epea urtarrilaren 31ra arte; "asteroko merkatua egiteko bide publikoa erabiltzeagatik" ordaindu behar izaten dena hain zuzen. Kasu honetan, iazko azken lauhilekoari dagokiona. Horrekin batera, tasa horri lotutako errolda ikusgai jarri du hilabetez Usurbilgo Udalak kontuhartzailetzan.
Hala jakinarazi du Usurbilgo Udalak aste hasiera honetako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko iragarkiaren bidez.
Egutegi fiskal berria
2024a estreinatzearekin batera, indarrean sartu dira Usurbilgo Udalak aurtengorako onartuak dituen ordenantza fiskalak. Behin betiko onarpena eman ziotela jakinarazi zuen hain zuzen, pasa den abenduaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko iragarkiaren bidez.
Bertan, besteak beste, urte berrirako egutegi fiskala zein izango den ere zehaztu zuten; alegia, zerga edota tasa bakoitza noiz ordaindu behar den. Segidan duzue, 2024. urte amaierara arteko egutegi fiskalaren berri:
Zerga / Tasa |
Ordain epea |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa |
Urtarrilaren 2tik 31ra |
Ura ,estolderia eta hondakinak - aurreko urteko 4. hiruhilekoa |
Otsailak 1etik martxoak 1era |
Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga |
Martxoak 1etik apirilak 15ra |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa |
Apirilak 1tik maiatzak 2ra |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa |
Maiatzak 2tik ekainak 3ra |
Ondasun higiezinen gaineko zerga |
Maiatzak 15tik uztailak 1era |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa |
Uztailak 1etik abuztuak 1era |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa |
Abuztuak 1etik irailak 2ra |
Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa) |
Irailak 2tik urriak 1era |
Ekonomi jarduera gaineko zerga |
Urriak 1etik azaroak 1era |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa |
Urriak 1etik 31ra |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa |
Azaroak 1etik abenduak 2ra |
Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...) |
Azaroaren 1etik 29ra |
Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...) |
Azaroaren 1etik 29ra |