Abisu horian gauerditik 100 kilometro ordutik gorako haize-boladengatik

Noaua Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 16a

Irudia: artxibokoa.

Asteazkenean egun osoz abisu horian izango gara haizeagatik. 100 kilometro ordutik gorako haize-boladak izan ditzakegu urtarrilaren 17an.

Haizetsu datorkigu asteazken hau, urtarrilaren 17a, Irene izena jarri dioten ekaitzagatik. Gaur gauerditik hasita, 24 orduz abisu horian izango gara haizeagatik. Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez, "hego-osagaiko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete. Goizaldean eta goizean goiz hegoaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezake, bereziki Bizkaia mendebaldeko mendi inguruetan eta Gipuzkoa ekialdean".

Egunean zehar, "hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezake mendi inguruetan, bereziki mendebaldean. Bestalde, haizeguneak ez diren lekuetan Bizkaia mendebaldean eta Gipuzkoa ekialdean, goizaldean eta goizean goiz haize-boladak 60-80 km/h ingurukoak izan daitezke. Gainerako orduetan EAEko haizeguneak ez diren lekuetan haize-boladak 60-80 km/h ingurukoak izan daitezke".

Egunotarako iragarpena
Giro honekin, astearte honetan, urtarrilaren 16an Usurbilen, Euskalmet-ek iragarri duenez, "hodeiak eta ostarteak egunaren hasieran. Gero zerua hodeitsu geratuko da eta euritara joko du. Hego-haizea indartuz joango da. Tenperatura minimoak gutxi jaitsi eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira".

Asteazkenean, "zerua hodeitsu egongo da; egunaren erdiko orduetan ostarteak zabalduko dira. Hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoak nahikoa edo nabarmen igo eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira".

Ostegunean, aipatu meteorologia agentziatik aurreratu dutenez, "zerua hodeitsu egongo da. Euri txikia egingo du, bereziki egunaren bigarren partean, orduan zenbait lekutan ertaina egin dezake. Hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin; arratsaldean indarra galduko du eta haizeak ipar-osagaira egingo du. Tenperatura nahikoa jaitsiko da".

Informazio gehiago euskalmet.eus atarian jasoko duzue.