Etorkizuneko herria eraikitzeko “Usurbil Bizi. Lau misio, herri bat” proiektuaren baitan aurrera begirako lau erronka aurkeztu zituzten Udalak eta eragileek iragan urrian Zumarten; zaintza, 650 Usurbil Bizi, “Udala, gertu” eta azkena, trantsizio ekosoziala. Azken hau, norbanako nahiz eragileekin batera diseinatzeko deia egin zuten.
Prozesua abian
Abenduaren 14an, ko-sorkuntza prozesua abiarazi zuten lehenengo saioarekin. “Administrazioek bakarrik ezin die erantzun erronka kolosal honi”, zioten aurkezpen ekitaldi hartan. Misio honen balizko elementuak identifikatzen aritu ziren Potxoenean. “Elkarlanean misio horretara hurbiltzeko edukiak lantzea” dute xede. Bigarren saioa, ostegunerako, urtarrilaren 18rako iragarri du Usurbilgo Udalak, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean.