Gidabaimena atera berri dutenek opari-kutxa eskura dezakete Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Izan ere, herrialde mailako Diputazioak berri eman duenez, gidari berriei ongietorri eman nahi die "Bide On" izeneko kutxarekin. Barruan, "larrialdi-argi segurtasun-txaleko homologatuak eta lurraldeko errepide-sareari buruzko informazio erabilgarria aurkituko dituzte".
Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamenduak eskainitako opari-kutxa hau Gipuzkoan erroldatuak dauden gidari berriek eskuratu ahalko dute, agortu arte lortu ahalko dira. Horretarako, nortasun agiria eta gidabaimena aurkeztu beharko dituzte Bidegik Aritzetan duen Bezeroaren Arretarako Gunean. Ordutegi honetan zabaltzen dute gunea; astelehenetik ostiralera, 8:00-20:00 artean. Informazio gehiago jasotzeko 943 105 106 telefono zenbakira deitu daiteke.
Iaz abiarazi zuen ekimenaren helburua, "Gipuzkoako errepide sarea bera eta Foru Aldundiak “azpiegitura eroso eta seguruak eraikitzeko eta mantentzeko egiten duen lana ezagutaraztea da".