Odol-emaileen topaketa igandean

Noaua Aldizkaria 2024ko urt. 19a, 08:50

Iaz omendu zituzten emaileak.

Iganderako Odol Emaileen Eguna iragarri du Usurbilgo bilguneak.

Urtarrilaren 21erako antolatu du aipatu bilguneak Odol Emaileen Eguna. Urteroko bazkaria aurten Antxeta jatetxean egingo dute. Otordurako izena bideotatik eman daiteke: 943 363 102 (Agustina) edo 619 125 644 (Mari Jose). Bazkalostean, hainbat alditan odola eman duten herrikideei oroigarriak banatuko dizkiete.

Deialdion berri ematearekin batera hain zuzen, 2023ko balantzea plazaratu du Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak. Iaz 140 herrikide joan ziren odola ematera. 204 odol poltsa osatu zituzten, aurreko urtean baino 14 gutxiago. Nabarmendu dutenez, gazte asko hurbildu zen iaz odola ematera.