Abisu horian gauean zero azpiko tenperaturagatik

Noaua Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 19a

Zero azpiko tenperatura izan dezakegu ostiral gau honetan. Tenperatura baxuagatik eta izotzagatik abisu horian izango gara gauerditik larunbat goizeko 10:00ak arte.

Negua hasi genuenetik orain arteko tenperatura baxuena izan dezakegu urtarrilaren 19tik 20rako gau honetan. Izan ere, Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, -2 gradu izan ditzakegu datorren San Sebastian gau honetan. Ondorioz, "Gipuzkoako kostaldean izotz txikia egingo du", ohartarazi du Euskalmet-ek.

Tenperatura baxuagatik eta izotzagatik hain zuzen, abisu horia indarrean jarriko du gauerditik larunbat goizeko 10:00ak arte. Honenbestez, datozen orduotan, "zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da; arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira eta zerua hodei gutxirekin edo oskarbi geratuko da. Ipar/ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin haizeguneetan. Tenperatura nabarmen edo asko jaitsiko da".

Larunbatean, urtarrilaren 20an, "zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, goizaldean tarte hodeitsuekin eta egunaren amaieran goi-hodei batzuekin. Norabide aldakorreko haize ahul-bizia ibiliko da; arratsaldean hego-mendebaldetik finkatuko da. Tenperatura minimoak nahikoa jaitsiko dira eta maximoak gutxi igoko dira. Gipuzkoako kostaldeko zenbait lekutan izotz txikia egingo du".

Etzi, hilaren 21ean, "goiz-lanbroa. Zerua hodei gutxirekin egongo da, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin haizeguneetan. Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da".

Informazio gehiago, euskalmet.eus atarian jaso dezakezue.