Santuenea eta San Esteban auzoak lotzen dituen oinezkoentzako bidea egoera kaskarrean da. “Eguraldi txarraren eragina agerikoa da bide horretan, eta narriadura-zantzu nabarmenak erakutsi ditu, baita lizunaren eta goroldioaren metaketa ere”, EAJ-k idatzi bidez salatu duenez. Euriaren eta hezetasunaren ondorioz, “labainkorra eta arriskutsua da erabiltzen duten bizilagunentzat”.
Usurbildarren segurtasuna bermatze aldera, EAJ-k udal gobernuari neurriak har ditzala eskatzen dio, “berehala oinezkoentzako bide honen baldintzak hobetzeko. Eskaileretan eta bidean, lizuna eta goroldioa pilatzea arrisku potentziala da oinezkoentzat, batez ere euria ari duenean. Funtsezkoa da arazo horri modu nabarmenean heltzea”, jeltzaleek azaldu dutenez.
Neurri zehatzak
Santuenea-San Esteban oinezkoentzako bidea “guztientzako leku segurua eta erosoa izan dadin", bi neurri zehatz proposatu ditu alderdi jeltzaleak. Bidea garbitu eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko beharrezko konponketak egin. “Horren barruan sartzen da lizuna eta goroldioa kentzea, eta irristadak eta erorikoak saihesteko neurriak hartzea, hala nola eskailerak eta bidea behar bezala egokitzea”.