Neguko ospakizunak 2024

San Sebastian bezpera danbor hotsekin hartu dute Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2024ko urt. 19a, 16:45

San Sebastian bezperan, ohi legez, danborra jo dute LHko haurrek Agerialde eraikineko patioan. 

Eguraldia azken momentura arte zalantza izan bada ere, eguzki argitan danborra jotzeko aukera izan dute LHko ikasleek. San Sebastian martxa eta beste hainbat abesti jo dituzte haurrek guraso eta lagunentzat. Giro bikaina lagun, sukaldariz jantzi eta danborra astintzeko aukera aparta izan dute.