Sonetoak entzuteko aukera ederra Booktegi zikloaren eskutik

Noaua Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 21a

Urriko Booktegi zikloaren baitan bertan behera geratutako "Soneto bat irakurtzeko 20 modu" ikuskizuna eskaini dute Harkaitz Canok, Beñat Barandiaranek eta Maite Larburuk. 

Harkaitz Canoren “Pozaren erdia” soneto-bilduma oinarri hartuta, hitz, hots, soinu, doinu eta kantuen arteko zirrikituetan barna jolasean aritu dira bi musikariak eta idazlea, molde klasikoetatik musika urbanora arteko txangoa eginez.