Kultur elkarte honek ordukako kontratua eskaintzen du. Bisitek urteko egutegia dute. Asteburuetan ere lanerako prestasuna beharko da. Honako betebeharrak ezarri dira:
-Komunikaziorako gaitasuna izatea: turismo, kultura, komunikazio edo jarduera soziokulturalekiko interesa edo esperientzia kontuan hartuko da.
-EGA edo baliokidea izatea eta gazteleraz aritzeko arazorik ez izatea.
-Atzerriko hizkuntzen ezagutza: ingelera edo/eta frantsesaren ezagutza beharko da.
Beste alderdiok ere baloratuko dira:
-Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna.
-Ekintzailea izatea eta proiektuak sortzeko gaitasuna izatea.
-Kanpoko hizkuntzak jakitea.
-Herrigintzan esperientzia izatea.
-Turismo alorrean esperientzia izatea.
-Webguneen eta sare sozialeen kudeaketan ezagutza izatea.
-Gidabaimena eta autoa izatea.
Interesdunek urtarrilaren 29a baino lehen helarazi behar dute curriculuma elkartea@noaua.eus helbidera.