Diru kontuak hizpide, osteguneko osoko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 23a

Hileroko osoko bilkura egingo dute etzi, urtarrilaren 25ean. Nagusiki gai ekonomikoak hartuko dituzte ahotan.

Konturatzerako ere badoakigu 2024. urteko lehenengo hilabetea. Urtarrila agurtu aurretik, ordea, hileroko hitzordua bueltan datorkigu; Usurbilgo udalbatzaren osoko bilkura. Ohikoa, hilaren 25ean egingo dute. Hitzordurako gai-zerrenda helarazi digute Udaletik. Datorren saioan, diru kontuak izango dituzte hizpide nagusien artean.

Osoko bilkura
Eguna: urtarrilak 25, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda: 
1.- 2023/12/20ko bilkurako akta onartzea.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2023ko abenduaren 11tik 2024ko urtarrilaren 19ra (2023/1211- 2024/70).
3.- 2024/53 dekretuaren berri ematea (2024IDOR0001).
4.- Kontu ematea: 2023ko 4 hiruhileko ordainketen batezbesteko epea. 5.- Kontu ematea: 2023ko 4 hiruhileko exekuzioa.
6.- 2024ko Lanpostuen Zerrendaren aldaketa (2023FAZE0001).
7.- Galderak eta eskaerak.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.