2024/02/17 09:00-14:30

Bilerak

Usurbilgo Elkargunea eraikitzeko parte hartze prozesua: Oñatira irteera

Usurbilgo Elkargunea eraikitzeko parte hartze prozesua: Oñatira irteera
Usurbil

Zehaztasunak: Hitzordu hau ez da ikastolan egingo. Izan ere, txangoa antolatu dute Oñatira. Bertako Eltzia egitasmoa eta Gaztelekua ezagutu ahalko dituzte deialdiarekin bat egiten dutenek. Goizeko 9:00etan jarri dute abiatzeko hitzordua, 13:30ean handik herrira itzuli asmo dute. Prozesu honen sustatzaileek ohartarazi dutenez, “izen-emate kopuruaren arabera, autobusa jarriko da; bestela, auto partikularrekin antolatu beharko gara”. Esteka honetan eman ahalko da izena: https://form.jotform.com/240251531382043



Elkargunea eraikitzeko parte hartze prozesua
Hasiera eguna:
otsailak 3, larunbata.
Saioen egutegia: otsailak 3 eta 17 martxoak 16, apirilak 20, maiatzak 18 eta ekainak 15.
Saioen ordutegia: 10:00-13:30.
Saioen lekua: Udarregi ikastolako jangela.
Zehaztasunak: Udarregi ikastola pareko zelaian kokatuko den Usurbilgo Elkarguneari lotutako parte hartze prozesua.
Jorratuko dituzten gaiak:
-Elkargunea ezaugarrituko duten balioak.
-Kudeaketa eredua.
-Barne-antolaketa.
-Nolako espazioa nahi den.
-Zer beharrei erantzun.
-Nola egituratu.
-Partaidetza prozesua amaitu eta eraikina izan bitarteko denbora horretarako dinamika eta egitekoak zehaztea.
-Elkargunearen izena.
-Beste esperientzia batzuen ezagutza.
Dinamizatzailea: Elhuyar.
Sustatzaileak: Usurbilgo Elkarguneko sustatzaileak.