Konturatzerako ere badoakigu 2024. urteko lehenengo hilabetea. Urtarrila agurtu aurretik, ordea, hileroko hitzordua bueltan datorkigu; Usurbilgo udalbatzaren osoko bilkura. Ohikoa, gaur, hilaren 25ean egingo dute. Hitzordurako gai-zerrenda helarazi digute Udaletik. Datorren saioan, diru kontuak izango dituzte hizpide nagusien artean.
Osoko bilkura
Eguna: urtarrilak 25, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- 2023/12/20ko bilkurako akta onartzea.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2023ko abenduaren 11tik 2024ko urtarrilaren 19ra (2023/1211- 2024/70).
3.- 2024/53 dekretuaren berri ematea (2024IDOR0001).
4.- Kontu ematea: 2023ko 4 hiruhileko ordainketen batezbesteko epea. 5.- Kontu ematea: 2023ko 4 hiruhileko exekuzioa.
6.- 2024ko Lanpostuen Zerrendaren aldaketa (2023FAZE0001).
7.- Galderak eta eskaerak.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.