Sentsibilitate eta adimen gaitasun handiko haurren gurasoei zuzenduriko bilera gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko urt. 25a, 08:27

Sentsibilitate handiko pertsonak (PAS) eta adimen gaitasun handiak (AGH) dituzten umeen gurasoei zuzendurikoa izango da, gaurko Potxoenean deitu duten bilera.

Egunotako bileren astea amaitzeko, bilgune berri bat osatzeko deia egin dute gaurko, urtarrilaren 25erako Potxoenean. Elkar laguntza talde bat osatzen ari dira Usurbilen eta interesa duten familia denei parte hartzeko gonbitea luzatu nahi zaie. Sentsibilitate handiko pertsonak (PAS) eta adimen gaitasun handiak (AGH) dituzten umeen gurasoei zuzendutakoa da ekimen hau eta bilera bat iragarri dute ostegun honetarako.

Gaurtik aurrera, ekimen honen sustatzaileen esanetan, hilero biltzea da asmoa. "Lehenengo saioan adostu dezakegu saioetako ordutegia zein izango den".

Bilera
Urtarrilak 25, osteguna
17:30 Elkar laguntza taldea osatzeko deialdia Potxoenean. Sentsibilitate handiko pertsonak (PAS) eta adimen gaitasun handiak (AGH) dituzten umeen gurasoei zuzendutakoa. Informazio gehiagorako:
-E-posta: familiadecebras@gmail.com
-Instagram: @familiadecebras