Azken ostiral girotua gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko urt. 26a, 07:52

Urtarrileko azken ostirala izanik, Sarek deitutako mobilizazipa izango da lehenik 20:00etan Mikel Laboa plazan. Segidan, Aitzaga Kultur Elkartearen 30. urtemugako lehen hitzordua: Amebaren kontzertu akustikoa.

Gaurkoa urtarrileko azken ostirala izanik, Sarek deitutako mobilizazioa izango da 20:00etan Mikel Laboa plazan. 

Azken ostiral girotua izango da, ordea, honako hau. Izan ere, 30 urte beteko ditu aurten Aitzaga Kultur Elkarteak eta urtemuga ospatzera doaz. Sorreraz geroztik, hiru hamarkada hauetan lanean jardun dutenen ahalegina aitortu eta herrigintzan egin duen ekarpena nabarmenduko duen urtemuga zikloari ekin dio Aitzaga elkarteak, "30 urtez hegaldian" aldarriarekin batera estreinaturiko irudi berriarekin.

Orain hasi eta ekainera bitarte, hilero hainbat ekimen antolatuko dituzte; batzuk izaera politikoak, besteak aisialdira begirakoak. Zikloa, ekainaren 1ean borobilduko dute, hilabete horretako lehen larunbatean egingo duten jaialdiarekin. Data hau agendetan ondo gordetzeko deia egin dute Aitzaga Kultur Elkartetik.

Aipatu moduan, ordea, urtemuga ekimenak lehenago abiaraziko dituzte; ostiral honetan bertan. Urtarrilaren 26an, Sarek hilero moduan Mikel Laboa plazan egingo duen elkarretaratzearen ondotik, Ameba herriko taldearen kontzertua antolatu dute hain zuzen, herriko tabernaren atarian.

Astebete geroago, barrikotean biltzeko deia egin dute. Segidan dituzue xehetasunak:

“30 urtez hegaldian”
Urtarrilak 26, ostirala
20:15
 Amebaren kontzertua Aitzaga atarian.

Otsailak 2, ostirala
21:00
 Barrikotea Aitzaga elkartean.
Menua: baratxuri eta ganba nahaskia, bakailua piper eta tomate saltsarekin, saiheskia, postrea, kafea eta kopa.
Sarrera: 20 euro.

Antolatzailea: Aitzaga kultur elkartea.