Hamabost urte bete dituen Usurbilgo Euskal Kantu Taldea bitan ikusiko dugu asteotan kalez kale; batetik, urtarrileko azken larunbatarekin, hilaren 27arekin, gabonetako etenaldiaren ostean, 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuko den kantu-jiran. Gero, otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, kantu emanaldia ere iragarri dute arratsaldeko 18:00etan Egurtzegin, Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzune berrian. Bitartean, gogoan izan; astelehenero biltzen segiko du Kantu Taldeak abiatu berri duen ikasturtearen baitan, 18:00etan Agerialdeko musika gelan.
Usurbilgo Euskal Kantu Taldearen deialdiak
Urtarrilak 26, larunbata
12:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta. kantu-jirarako ez ahaztu kantu-liburuxka eramatea. Gogoan izan, bestalde, ikastaroko entsegu saioak, astelehenero 18:00etan Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gelan.
Otsailak 4, igandea
18:00 Santa Ageda bezperako kantu-jira, Egurtzegi, Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzune berritik abiatuta.
Astelehenero...
18:00 Kantu Taldearen ikastaroa Agerialdeko musika gelan.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.