Usurbilgo Udalak urte berri honetarako, 2024rako onarturiko ordenantza fiskalen baitan, zergak eta tasak ordaintzeko indarrean den egutegi bat ere finkatu zuen. Egutegi horri erreparatuz gero, 2024ko lehenengo asteotan, iazko azken hiruhilekoari dagokion asteroko merkatuaren erabilpen tasa ordaintzeko epea zabalik dago, urtarrilaren 31ra arte.
Biharamunean, aldiz, otsailaren lehenean, iazko azken hiruhilekoari dagokion azkeneko zerga ordaintzeko borondatezko epea zabalduko du Udalak; 2023ko laugarren hiruhilekoari dagokion ura, estolderia eta hondakinen zerga hain zuzen.
Udalak berak astelehen honetako, urtarrilaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez jakinarazi duenez, zerga honi lotutako errolda onetsi eta ikusgai jarri du kontuhartzailetzan hilabetez. Horrekin batera, otsailaren 1etik martxoaren 1era zerga hau ordaintzeko borondatezko epea zabalik izango da.
Egutegi fiskal berria
2024a estreinatzearekin batera, indarrean sartu dira Usurbilgo Udalak aurtengorako onartuak dituen ordenantza fiskalak. Behin betiko onarpena eman ziotela jakinarazi zuen hain zuzen, pasa den abenduaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko iragarkiaren bidez.
Bertan, besteak beste, urte berrirako egutegi fiskala zein izango den ere zehaztu zuten; alegia, zerga edota tasa bakoitza noiz ordaindu behar den. Segidan duzue, 2024. urte amaierara arteko egutegi fiskalaren berri:
Zerga / Tasa |
Ordain epea |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa |
Urtarrilaren 2tik 31ra |
Ura ,estolderia eta hondakinak - aurreko urteko 4. hiruhilekoa |
Otsailak 1etik martxoak 1era |
Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga |
Martxoak 1etik apirilak 15ra |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa |
Apirilak 1tik maiatzak 2ra |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa |
Maiatzak 2tik ekainak 3ra |
Ondasun higiezinen gaineko zerga |
Maiatzak 15tik uztailak 1era |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa |
Uztailak 1etik abuztuak 1era |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa |
Abuztuak 1etik irailak 2ra |
Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa) |
Irailak 2tik urriak 1era |
Ekonomi jarduera gaineko zerga |
Urriak 1etik azaroak 1era |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa |
Urriak 1etik 31ra |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa |
Azaroak 1etik abenduak 2ra |
Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...) |
Azaroaren 1etik 29ra |
Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...) |
Azaroaren 1etik 29ra |