Trenbide ondoko bidea itxita bihartik

Noaua Aldizkaria 2024ko urt. 29a, 08:09

Usurbilgo Udalak ohartarazi duenez, geltoki berriko lanak tarteko, trenbide ondoko bidea itxiko dute asteartetik aurrera. Ordezko bide bat egongo da geltokira iristeko.

Bide mozketa baten berri segidan. Bihartik, urtarrilaren 30etik aurrera, adi, tren geltokira gerturatu asmo duzuenok. Izan ere, itxita egongo da trenbide ondoko bidea. Udalak segidan datorren irudia zabaldu du, eta bertan ikus daiteke laranja kolorez seinaleztatua, nondik igaro ahalko garen trenbidera heltzeko. Ordezko bide horretatik egin beharko dira joan-etorriak astearte honetatik, urtarrilaren 30etik aurrera.