Ikasturte hasieran egin zuten moduan, erdibide honetan ere berriz zabaldu du matrikulazio epea Helduen Hezkuntza Iraunkorrak; gaur, urtarrilaren 29an hasi eta otsailaren 2ra arte, ostiralera arte alegia. 18 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako hezkuntza egitasmoa dugu HHI. Oinarrizko kultur formakuntza eskaintzen dute; euskara, ingelesa, gaztelania, irakurketa, idazketa, kalkuloan hastapena eta hobekuntza, oinarrizko informatika, memoria lantzeko joko linguistikoak eta joko matematikoak, natur zientziak, geografia, historia eta historiarekin lotutako mugimendu artistikoak...
Horrez gain, DBHko titulua eskuratzeko 4 hilabeteko ikastaroak ere eskaintzen dituzte, euskara tailerra (lehen eta bigarren mailak), gaztelania atzerritarrentzat eta irteera didaktikoak urtean zehar.
Lehen Hezkuntzari dagokionean, esaterako, alfabetizazioa, historia, osasuna eta elikadura, ingelesa eta gaztelania arloak eskaintzen dituzte. Bigarren Hezkuntzari lotutakoetan, DBHko titulua eskuratzeko moduluak, besteak beste. Horrez gain, euskara tailerra ere badute eta gela digitalak (hiritartasun digitalerako tailerrak).
Izena emateko aurrez hitzordua eskatu beharko da, telefono zenbaki hauetako batera deituta: 943 37 64 43/943 366 608).
Matrikulazioa eta informazio gehiagorako:
epalasarte.eus
943 366 608
943 376 443