Udal dirulaguntzetara eskabideak aurkezteko epeak zabalik segitzen du

Noaua Aldizkaria 2024ko urt. 31a, 08:34

Urtarrilaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituen Usurbilgo Udalak aurtengo egitasmoak garatzeko eskainiko dituen dirulaguntza lerroei buruzko xehetasunak. Ordutik, eskabideak aurkezteko epea zabalik dute interesdunek.


Igogailuak instalatzeko dirulaguntzak
Xedea: norbanakoek 2023an edo oinarriok argitaratu aurretik "bizitegi eraikin kolektiboetako" igogailuak instalatzen diruz laguntzea du helburu, "beti ere aurretik kontzeptu honengatik udal dirulaguntzarik jaso ez badute".
Kopurua: eskaera bakoitzeko gehienez 1.000 euro.
Baldintzak: eskatzaileak etxebizitzen jabe izatea; gutxienez 6 hilabetez Usurbilen erroldatua egotea edo bertan bizitzea; Usurbilen igogailua duen bigarren etxebizitzaren jabe ez izatea eta igogailua jartzeko obra amaitua egon edota lehen erabilera ziurtagiria jasoa izatea 2023an edota oinarriok argitaratu aurretik.
Balorazio irizpideak: eskatzailearen eta berarekin bizi direnen dirusarrerak eta ondasunak hartuko dira kontuan.
Ordainketa: dirulaguntza deialdiaren ebazpena erabaki bezain laster, %100a emango da.


Etxebizitza alokairuan hartzeko dirulaguntzak
Xedea: Usurbilgo herrian alokairuko etxebizitza eskuratzea errazteko alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea "konkurrentziazko lehiaren erregimenean".
Irizpideak: 2023an etxebizitza errentan hartuta izatea eta alokairuaren ordainketara zuzenduriko gainerako laguntzetarako eskubiderik ez izatea. Hortik kanpo geratuko dira garaje eta komunitate eta administrazio gastuak, kontribuzio edo zergak. "Alokairuko hileko kuotatik 30 euroko balio finko bat kenduko da, aurreko paragrafoan deskribatutako garaje edo komunitate gastuengatik, alokairu kontratuan sartuta badaude eta ez bada horietako bakoitzaren hileko kostuaren berariazko justifikaziorik aurkezten".
Baldintzak: besteak beste, etxebizitza Usurbilen egotea, herriko udal erroldan eta katastroan alta emanda egotea, hirigintza onarpena izatea eta bizigarritasun baldintzak izatea, alokairu-kontratuak gutxienez 12 hilabeteko iraupena izatea eta 900 eurotik gorakoa ez izatea...
Kopurua: errentaren araberakoa (gehienez ezingo du hileroko errentaren %50a gainditu) eta gehienez 12 hilabeterako emango da dirulaguntza.


Kultur sorkuntzarako dirulaguntzak
Xedea: "Usurbilgo artistei sorkuntza prozesuetarako dirulaguntzak emateko oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean. Betiere berdintasun, ingurumen eta euskara arloko legeria kontuan izanik".  Dirulaguntza lerro honek helburuok ditu; "sormena bultzatu; kultura sare eraldatzaile, dinamiko eta parte-hartzailea sustatu; herritarrek goza dezaten kultur eskaintza erakargarria, anitza, hurbila eta eskuragarria sortu; eta, era berean, bertako kultura balioan jarri eta gizarte integratzailea eraikitzen lagundu".
Diruz lagunduko diren ekintzak: 2024ko arte eszenikoak eta performatiboak, arte plastikoak, musika-arteak, literatura-arteak, ikus-entzunezko arteak, beste zenbait kultur adierazpen artistiko...
Kopurua: guztira gehienez 15.000 euro. Eskatzaile bakoitzeko gehienez 3.000 euro. "Dirulaguntza bidez ezingo da jaso kostu horren %90a baino gehiago".
Balorazio irizpideak: originaltasuna, sormena eta berritzailetasuna; ideia garatzeko teknika eta metodologia; kultur esparruari egindako ekarpena; herriko kultur eta gizarte dinamikekiko lotura; herriko ondare kulturala aintzat hartuta egina izan eta elikatzen ote duen; kultur eragileekin elkarlana sustatzea; hainbat gaiei (ingurumena, euskara, parekidetasuna, kulturartekotasuna...) ekarpena egin eta hausnarketa kritikoa bultzatzen ote duen; proiektuaren bideragarritasuna; sortzailearen estreinako lana izatea;...
Ordainketa: %75a dirulaguntza ebatzitakoan, gainerakoa aurrekontu osoari dagokion gastua justifikatutakoan.


Ekintzaileentzako Kabiene Elkartean lankidetza-esparrua erabiltzeko Hasiz Hazi beka deialdia
Xedea: proiekturen bat duen Beterri-Buruntzako ekintzaileari Kabiene elkartearen elkarlan-gunean egonaldia diruz laguntzeko deialdia, norgehiagoka erregimenean.
Kopurua:
4.500 euro. Ekintzaile bakoitzeko gehienez 1.742,40 euro, "beti ere ekintzaileak 12 hilabetetako erabilera izaten badu Kabienen".
Balorazio irizpideak:
jardueraren eta enpresa kudeaketari lotutako prestakuntza teknikoa, esperientzia profesionala; proiektuaren koherentzia sustatzaileen profil eta merkatuarekiko; berrikuntza eta inpaktu soziala; Kabieneko eskaintza osatu eta aberasturiko proiektua izatea; proiektuaren sustatzaileak Usurbilen erroldatua eta emakumeak izatea; euskaraz lan egiteko gaitasuna; berdintasun gaietan prestakuntza...
Ordainketa:
%80a dirulaguntza deialdiko ebazpena kaleratutakoan, gainerakoa memoria eta faktura agiriak aurkezturikoan.
Epea:
irailak 30 (bi ebazpen kaleratuko dira; bat maiatzaren 31ra arte jasotako eskaerekin, bigarrena irailaren 30era arte aurkezturikoekin).


Hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abiarazi nahi duten ekintzaileentzako dirulaguntzak
Xedea:
dirulaguntza deialdia, norgehiagoka erregimenean, Usurbilen hutsik dauden merkataritza lokaletan jarduera ekonomiko berri bat abiarazteko ekintzaileak laguntzeko.
Bi lerro ditu: bat hasierako gastuak laguntzeko eta, bigarrena, lokalaren alokairu edo erosketa gastuak ordaintzen laguntzeko.
Kopurua:
27.800 euro (11.000 euro lehen gastuei aurre egiteko, 16.800 euro lehenengo bi urteko alokairu edo erosketa gastuetarako; 9.600 euro lehenengo urterako, 7.200 euro bigarren urterako). Proiektuko gehienez 10.300 euro lehen urtean eta 3.600 euro bigarrenean.
Balorazio irizpideak:
lehentasuna izango dute, egun, herritarrei eskaintzen ez zaizkien zerbitzuek, ixtera doazenek edo itxi berrien segida diren proiektuek.
Baldintzak:
besteak beste, lokalik jabetzan ez izatea; jarduera Usurbilen kokatzea; jardueraren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzen duen proiektua landua izatea; Foru Ogasuneko zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzari lotutakoetan egunean izatea, txikizkako merkataritza edo ostalaritza jarduerak izatea; pertsonei zuzenduriko zerbitzuak eskaintzen dituena, kale edo eremu jakin bat biziberritze lagunduko duena.
Balorazio irizpideak:
aurreikusitako inbertsioa, ekintzaileen prestakuntza eta esperientzia, enpresa txikia izatea, auzoetan oinarriko zerbitzuak eskaintzeko jarduera izatea, sortutako enplegua, euskararen presentzia, originaltasun eta berrikuntza maila, enpresa planaren kalitate teknikoa...
Epea:
irailak 30 (bi ebazpen kaleratuko dira; bat maiatzaren 31ra arte jasotako eskaerekin, bigarren irailaren 30era arte aurkezturikoekin).
Ordainketa:
%70era bitarte dirulaguntza ebaztean, gainerakoa azken justifikazioa aurkeztutakoan.


Desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikikoen (0-18 urte) osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzak
Xedea:
"Mendekotasuna edota desgaitasuna duten adin txikikoen osasun egoera eta garapena hobetzeko egindako tratamenduen kostua edo kostuaren zati bat diruz laguntzea. Tratamendu hauek hartuko dira kontuan: fisioterapia, terapia okupazionala, osteopatia, logopedia, psikomotrizitatea, psikoterapia-psikologia, terapia bereziak eta optometria-terapia bisualak".
Baldintzak: adin txikikoa eta eskatzailea Usurbilen erroldatua egotea; bestelako dirulaguntzarik jasoz gero guztien batuketak egindako gastu osoa ez gainditzea; osasun sistemak tratamendu hori eskaintzea edo eskainitakoaren osagarri izatea; ezgaitasun edo mendekotasun agiria izatea...
Kopurua: 400-600 euro urteko.
Ordainketa: dirulaguntza ebaztean, %100a ordainduko da.


Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko dirulaguntzak
Xedea: "2023ko joan-etorrien gastuetan, batetik, Usurbildik kanpo dauden pertsonen senideei eta, bestetik, erabaki judizial bat betetzearen ondorioz (sartzea zentro psikiatriko batean, kartzelan, drogamenpekotasun zentro batean), aldi batez haien ingurune familiarrera etorri ezin diren pertsonen senideei" zuzenduriko dirulaguntza deialdia.
Kopurua: gehienez "Usurbildik eskatzailearen senidea dagoen zentrora zenbat kilometro dagoen (joan-etorria) biderkatuta 0,29 eurorekin" hilean behin. "Aurrekontuaren zenbatekoa ez bada nahikoa eskaera guztiei erantzuteko, dirulaguntza jasotzeko eskubidea dutenak, kopuru hori handitu egingo da kreditu aldaketen bidez, udal aurrekontuaren exekuzio arauetan jaso bezala". 
Ordainketa: dirulaguntza ebaztean, %100a ordainduko da.


Norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol arloko dirulaguntzak
Xedea: "norgehiagokakoak ez diren kiroletako dirulaguntzak jaso ahal izateko Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, beti ere aurretik udal dirulaguntzarik kontzeptu honengatik jaso ez badute". Kasu honetan, laguntzarako lau programa biltzen ditu deialdi honek: laguntza bereziak, taldeetako prestakuntza teknikoak, kirolarien oinarrizko osasun miaketak eta eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko dirulaguntzak.
Epea: azaroaren 13ra arte aurkeztu ahalko dira eskabideak (bi epealdi: bat apirilaren 30era arte, bigarrena azaroaren 13ra arte).
Kopurua: laguntza bereziak (5.400 euro), taldeetako prestakuntza teknikoak (1.000 euro), kiroletako oinarrizko osasun miaketak (5.000 euro), eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko dirulaguntzak (5.000 euro).
Balorazio irizpideak:
-Laguntza bereziak: kolektibo bereziei zuzendua egotea, herriari zerbitzu bat ematea, euskal kirola izatea, non egiten den, gastuen nolakotasuna, parte hartzaile kopurua, iraupena, kirol maila, jardueraren esparrua eta zabalkundea... 
-Taldeetako prestakuntza teknikoak: "Udalak ikastaroa egitea herriaren onerako dela irizten dionean, kirol hezkuntzako prestaketa egiteko ikastaroaren matrikula erdia (%50) ordaindu dio herriko elkarteari, horretarako dagoen partidaren zenbatekoa gainditzen ez den bitartean".
-Oinarrizko osasun miaketak: kirol jardueren osasun arriskuak gutxitzeko, "kirol elkarte guztiek oinarrizko osasun miaketarena kostuaren %100 jasoko ahalko dute, Federazioak lizentzia emateko eskatzen duen miaketaren ezaugarriak eta egindako osasun miaketarenak berdinak badira. Aipatutako kopurua gutxitu egin daitezke aurkeztutako eskaeraren arabera".
-Eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko dirulaguntzak: "Usurbilgo familien egoera ekonomikoaren arabera, Usurbilen eskola kirolean (6 urtetatik 16 urtetara) edo kirol elkarteetan izena ematen duten haurren kuoten gastuetan laguntzeko". Errenta mailaren arabera, %50-90 arteko laguntza jaso ahalko da.
Ordainketa: dirulaguntza ebaztean, %100a ordainduko da.  


Hainbat dirulalaguntza-programaren oinarriak eta 2024ko deialdia:
Gizarte zerbitzuak
Xedea: 2024an gizarte zerbitzuen arloko egitasmoak burutzeko deialdia norgehiagoka erregimenean.
Balorazio irizpideak: ekintza edota proiektuaren hartzaileak nahiz ezaugarriak, jardueraren ezaugarriak eta eragina, programa Usurbilen garatzea, pertsona boluntarioak mobilizatzeko gaitasuna, genero ikuspegia txertatzea...
Ordainketa: %50a dirulaguntza eman bezain later, gainerako %50a aurrekontuari dagokion onartutako gastua justifikatutakoan (2025eko urtarrilaren 15a baino lehen).

Ingurumena
Xedea: 2023-24 urteko ingurumen arloko egitasmoak burutzeko "dirulaguntzen oinarri erregulatzailea ezartzea, norgehiagoka erregimenean".
Balorazio irizpideak:
-Elkarteen kasuan, publiko orokorrari zuzenduriko ekintzak gehienez kostu osoaren %90aren diruz lagundu ahal da, norbanakoen kasuan gehienez %50a. Eskatzaile bakoitzari gehienez 2.000 euro emango zaio.
-Lehentasunezko ekintzak: pobrezia energetikoko egoerak; energiaren kontsumoa murrizteko egindako inbertsioak; energia ez berriztagarrien kontsumoa berriztagarriekin ordezkatzeko ekintzak, dibulgazio kanpainak, jardunaldiak, tailerrak eta azterlanak; bioaniztasun, ondare natural, hondakin, aire kalitate eta kutsaduraren inguruko proiektu eta ekintzen garapena...
Ordainketa: ekintza gauzatu bada diru-laguntzaren %100a ordainduko da, bestela %80a aurrez ordainduko da, %20a dirulaguntza justifikatutakoan.

Kirola
Kirol elkarteen ohiko kirol egitasmoetarako
Xedea: 2024an edo denboraldia aurten amaitzen diren kirol arloko egitasmoetarako dirulaguntzak  emateko deialdia, norgehiagoka erregimenean.
Kopurua: gehienez 60.000 euro guztira.
Balorazio irizpideak:
-%35a denboraldiko Buruntzaldeko abonatuen lizentzientzako.
-%22a denboraldiko kirol lizentziak sortutako gastuetarako (mendiko kirol lizentzien gastuak ez dira kontuan hartuko).
-%22a denboraldiko arbitraje gastuetarako.
-%5a kalitatezko entrenatzaileak sustatzeko, tituludun entrenatzaileetara.
-%3a autofinantziaziorako.
-%8a bida gastuentzako.
-%5a beste gastuentzako.
Ordainketa: %50a dirulaguntza ematean, gainerakoa aurrekontu osoari dagokion gastua justifikatutakoan.

Kirol egokituko jarduerentzat
Xedea: kirol egokituko jarduerentzako dirulaguntza zuzenak ematea.
Kopurua: 3.000 euro.
Nori zuzendua: kirol egokituko kolektiboei eta inklusioari lotutakoei, bereziki herritarren parte hartzea eta eskola umeen inplikazioa bilatzen dutenean.
Diruz lagunduko diren ekintzak: ohiko ekimenak (kirolari, entrenamendu saio kopuruagatik, txapelketetan parte hartzeagatik, saioetako hizkuntzagatik), ez ohiko ekimenak (ekintza puntualak).
Ordainketa: %50a dirulaguntza ematean, gainerakoa aurrekontu osoari dagokion gastua justifikatutakoan.

Kirol elkarteenak ez diren kirol jarduerentzat
Xedea: kirol elkarteak izan gabe antolaturiko kirol jardueretako dirulaguntzak ematea.
Kopurua: gehienez 2.000 euro.
Balorazio irizpideak: sarreradun ikastaroak gehienez %60a diruz lagunduko dira (parte hartzaile bakoitzeko gehienez 100 euro). Kontuan hartuko dute "emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde zer konpromiso maila duten taldeek". Horrez gain, "autofinantzaketa maila, jarduera egitekoa den tokia herriko kaskotik urruntasuna, kirol materialaren erosketa" ere kontuan hartuko du Udalak.
Ordainketa: %50a dirulaguntza ematean, gainerakoa aurrekontu osoari dagokion gastua justifikatutakoan.


Kultura
Xedea: 2024ko kultur arloko egitasmoak burutzeko udal dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea norgehiagoka erregimenean. "Kultura Sare eraldatzailea, dinamikoa eta parte-hartzailea sustatzea; kultur eskaintza erakargarria, anitza, hurbila eta eskuragarria sortzea; herritarrek ongi pasatzera bideratua dagoena eta era berean, bertako kultura balioan jarri eta gizarte integratzailea eraikitzen lagunduko duena", helburuok lortu nahi dira.
Kopurua: gehienez 95.000 euro.
Balorazio irizpideak: parte hartzaileen diru-sarreradun ikastaroak %60 diruz lagunduko dira (parte hartzaile bakoitzeko gehienez 100 euro); irteerak %10, kanpamentu, udako ekintza txoko eta abarrak %60a; gainerako kultur ekintzak %95.
Ordainketa: %75a dirulaguntza ematean, gainerakoa aurrekontu osoari dagokion gastua justifikatutakoan.

Nekazaritza eta abeltzaintza
Xedea: 2024ko nekazaritza eta abeltzaintza arloko dirulaguntzen oinarri erregulatzailea ezartzea.
Balorazio irizpideak: gehienez kostu osoaren %50a, eskatzaile bakoitzari gehienez 2.000 euro emango zaizkio. Inbertsioek etekin ekonomikoa izan beharko lukete. Autokontsumorako ekimenan ez dira diruz lagunduko, "landa eremuko mantenu lanak izan ezik", ezta makinariaren edota animalien mantenu lanak. "Eskatzaileak Gipuzkoako Nekazaritza ustialekuen erregistroan Usurbilen alta emanda egon behar du".
Diruz lagunduko diren lehentasunezko ekintzak: Usurbilgo 28 urtetik beherako nekazari gazteek ustiapen berriak abiatzeko eta hobetzeko egitasmoak; hildako animalien kudeaketa lanak; ekoizpen ekologikoa sustatzeko egitasmoak; Usurbilgo emakumeak nekazaritzan aritzeko ekintzak; abandonatutako nekazal lurretan jarduera edo lurrak berreskuratzeko ekintzak; Usurbilgo baserritarren lan-baldintzak hobetzeko; bertako abere arrazak berreskuratu edota bertako nekazal produktuen kontsumoa sustatzeko ekintzak; nekazarien prestakuntza hobetzeko egitasmoak.
Ordainketa: dirulaguntza eman bezain laster, %100a ordainduko da.


Aurkezteko modua:
-Presentzialki udal erregistroan.
-Telematikoki usurbil.eus atarian.

Informazio gehiago, urtarrilaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.