2024/02/22 17:30

Hitzaldia

Treba gurasoak hitzaldia

Treba gurasoak hitzaldia
Potxoenea, Usurbil

Ordua: 17:30.
Tokia: Potxoenea.
Treba gurasoak hitzaldia: "Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak”.
Hizlaria: Donna Apellaniz.
Zehaztasunak: "hitzaldi honen bitartez, seme-alaben emozioak kudeatzeko eta zaintzeko kontuan izan beharrekoa landuko dugu, horrela, familiaren osasun emozionala zaintzeko tresna sinple eta eraginkorrak eskuratuz.  Hitzaldiaren helburuak, besteak beste, hauek dira: adimen emozionalari buruzko ezagutzak eskuratzea, emozioak zer diren jakitea, emozioak kudeatzen ikastea, haurrei beren emozioetan laguntzeko tresnak eskuratzea... Hau guztia lantzeko metodologia dinamikoa erabiliko da (teoriko-praktikoa). Teorian oinarrituta, egunerokoan bizitzen diren egoerak landuko dira, esperientziarekin konektatzeko eta lanketa sakonagoa egin ahal izateko".

Nori zuzendua: haur eta nerabeen gurasoentzat.
Izen-ematea: gonbidapenak doan, usurbilkultura.eus webgunearen bidez.
Oharra: plaza-kopurua mugatua da.
Antolatzaileak: Gaztelekua, Hitz Aho Guraso Elkartea, Usurbilgo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.