Etorkizuneko herria eraikitzeko “Usurbil Bizi. Lau misio, herri bat” proiektuaren baitan aurrera begirako lau erronka aurkeztu zituzten Udalak eta eragileek iragan urrian Zumarten; zaintza, 650 Usurbil Bizi, “Udala, gertu” eta azkena, trantsizio ekosoziala. Azken hau, norbanako nahiz eragileekin batera diseinatzeko deia egin zuten.
Prozesua abian
Abenduaren 14an, ko-sorkuntza prozesua abiarazi zuten lehenengo saioarekin. “Administrazioek bakarrik ezin die erantzun erronka kolosal honi”, zioten aurkezpen ekitaldi hartan. Misio honen balizko elementuak identifikatzen aritu ziren Potxoenean. “Elkarlanean misio horretara hurbiltzeko edukiak lantzea” dute xede. Bigarren saioa, urtarrilaren 18rako iragarri zuen Usurbilgo Udalak eta hirugarrena gaurko, otsailak 1, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean.
Gaurkoaren ostean, beste zenbait gaiei lotutako bilera gehiago ere deitu dituzte datozen egunotarako:
Datozen bilerak
Otsailak 1, osteguna
18:00 Trantsizio ekosozialari lotutako hirugarren ko-sorkuntza saioa Potxoenean.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Otsailak 3, larunbata
10:00-13:30 Elkargunea eraikitzeko parte hartze prozesuko lehen saioa Udarregi ikastolako jangelan: "Zer nahi dugu Elkargunean gertatzea?".
Deitzailea: Elkargunea.
Otsailak 6, asteartea
18:30 Usurbilgo jaiak antolatzen hasteko lehen bilera irekia Potxoenean.
Deitzailea: Usurbilgo Jai Batzordea.