Ziortzaren apirileko elkarbizitza txangoan izen-emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 2a, 08:27

Apirilaren 2tik 4ra Zarauzko Igerain aterpetxean egingo duten elkarbizitza saiorako izena emateko azken eguna duzue ostiral hau.

Aurreko urtean antolatutako ekintzak arrakasta handia izan zuenez, elkarbizitza saio berri bat antolatu du Ziortzak datorren Aste Santuan. "Gure aisialdi eskaintza LH5 eta LH6ko gazteei zabaltzea erabaki dugu". Apirilaren 2tik 4ra, Zarauzko Igerain aterpetxean izango dira. Hiru egun horietan, "ekintzez beteriko programaketa zabalaz gozatzeko aukera izango dugu", Ziortza gazte elkarteak aditzera eman duenez.  "Beraz, elkarbizitzan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, primeran pasako dugu".

Izen-ematea
Izen-ematea otsailaren 2an amaituko da. "Beraz, izena eman nahi baduzu, ondorengo estekako galdetegia bete: Elkarbizitza Ziortzarekin".

 

Plaza kopurua, mugatua
Plaza mugatuak direnez, "eskainitako guztiak betetzean, ondoren izena ematen dutenek elkarbizitzara etortzeko aukerarik ez lukete izango. Plazak izen ematearekin batera esleituko dira; hau da, ez da zozketarik burutuko".

Behin epea itxi eta gero, izena eman duten gaztetxoen gurasoekin bilera bat egingo da. Bertan informazio gehiago helaraziko dute Ziortzakoek. "Irteera eta itzulera orduak, eraman beharrekoak eta abar".

 

Elkarbizitza ariketa
Noiz: Apirilaren 2tik 4ra.
Non: Igerain aterpetxean (Zarautz).
Nori zuzendua: LH5 eta LH6 ko gaztetxoei.
Informaio gehigo: ziortzakanpaldia@gmail.com
Prezioa: gazte bakoitzeko, 65 euro. "Bi gau eta otorduak barne (lehenengo eguneko bazkaria etxetik eraman beharko da".
Garraioari dagokioenez, "baliteke garraio publikoa erabiltzea aterpetxera gerturatzeko, kasu honetan kostu honen ardura ez luke Ziortza Gazte Elkarteak hartuko". Honi buruzko xehetasunak aurrerago emango dituzte.