Gabonen ostean, negu parte honetako hurrengo ospakizunetan murgiltzera goaz. Inauterien asteburua izango dugu hurrengoa. Aldez aurretik, ordea, makilen kolpe hotsekin lurra esnatzeko deiadarrerako eguna izango da etzi. Izan ere, otsailak 4 izango ditu igandeak, Santa Ageda bezpera izango da.
Aurreko urteen ildotik, Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak kantu-jira berezia antolatu du, abiapuntu berri batekin. Hain zuzen, Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzune berria hautatu du herrian barrena egingo duen birari ekiteko. Egurtzegitik ekingo diote beraz, Santa Ageda bezperako eskeari, igande arratsaldeko 18:00etan. "Zatoz, egunak eskatzen dituen jantzi, makila eta farolarekin! Herritar orori irekia dago parte hartzea. Ongietorriak izango dira bertso berriak, egun honetarako jarriak", egin dute gonbita antolatzaileek.
Neguko datozen ospakizunak
Otsailak 4, igandea
18:00 Santa Ageda bezperako eskea Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzune berritik, Egurtzegitik abiatuta.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
Inauteri Festa
Otsailak 9, ostirala
19:00 Urderen etorrera. Kiroldegitik abiatuta kalejira. Mozorrotu eta etor zaitez gurekin Usurbilgo inauteriaz gozatzera!
Otsailak 10, larunbata
Gaia: fauna.
11:30 Mozorro dantza-kalejira Kiroldegitik abiatuta!
12:30-14:00 Joaldunak kalean zehar.
18:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira.
22:30 Itzal erromeri taldearen emanaldia frontoian.
Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea, Orbeldi dantza taldea, Zumarte musika eskola eta Usurbilgo Joaldunak.