Jontxu Rock

Jontxuri gorazarre bart

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 4a, 14:32

Jontxu Rock jendetsuarekin Jon Uribe Navarro omendu dute bart.

Hunkigarria bezain bizia izan zen bart Jon Uribe Navarroren omenez Mikel Laboa plazan ospaturiko kontzertu gaua. Omenaldi ederra egin zioten, duela hamar urte zendutako gazte kalezartarrari. Biziki estimatuak zituen herriko musika taldeek bueltan eskertu eta gorazarre egin nahi izan zioten Jontxuri, berarengandik jasotako guztia.

Hitzordurako bildu ziren, egun jardunean diren taldeak, baita deseginda zeudenak ere, apropos Uribe omentzeko elkartu zirenak. Kezka, Elektropapo, Izeberg, Viafara, Ameba, Odolaren Mintzoa taldeek Mikel Laboa plaza oroimen leku eta Jontxuren lagunen topagunean bilakatu zuten. Belaunaldi ezberdinetako herrikide, lagun eta senideak erakarri zituen hitzorduak. Denak ez, bazirelako bertan egon nahi baina hitzordura joan ezin izan zutenak.