Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak Santa Ageda bezpera honetarako iragarri duen kantu-jira bereziak ezohiko abiapuntua izan du. Estreinakoz, Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzunetik hasi dute aurtengo eskea; Egurtzegitik alegia. Bat egin dute bertako bizilagun komunitatearekin.
Bertan batu dira arratsaldeko 18:00etan eta huraxe hautatu dute ohitura hau berritzeko abiapuntu gisa. Baina berezitasun gehiago ere izan du aurtengo kalejiraren hasierak. Izan ere, koplatan aritu zaigu Aitor Agirre Zapirain usurbildarra eta haietan hizpide, Egurtzegi esan eta gogora etorri eta denoi eragiten digun zaintzaren gaia izan du. Ondoko bideoan entzun ditzakezue Agirreren zenbait kopla, baita Kantu Taldeak eginiko deialdiarekin bat egin dutenak abesten eta makila astintzen.
Handik herrira jaitsi aurretik, albiste honi atxikitako talde argazkia atera dute Egurtzegi atarian.