Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa
Alkartasuna Kooperatibak antolaturiko ikastaroa, otsailaren 16an, 15:30-18:30 artean izango da Potxoenean. Aitor Etxeandiak bideratuko duen saiorako izena aurrez eman beharko da bideotatik: 943 361 114/alkartasuna.eus. Prezioa: 10 euro.
KzGunea
Otsaila amaierara arte, hilaren 29ra arte goizez zabalduko dute Kzgunea, 9:00-13:00 artean, martxoan 16:00-20:00 artean. Datozen ikastaroak hain zuzen, hurrengo hilabeterako iragarri dituzte:
-Martxoak 1-6, 16:00-18:00 "PC, teklarua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu".
-Martxoak 7-20, 16:00-18:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Martxoak 21, 16:00-18:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
kzgunea.eus
Kantu Taldea
Gogoan izan, 15 urte bete dituen bilgune honek abian duela ikastaroa. Astelehenero arratsaldeko 18:00etan ikastolako musika gelan biltzen dira, Jaione Eskuderoren gidaritzapean. “Beti bezala, kantu zaharrak eta berriak errepasatzea eta ikastea izango da entseguetako helburu nagusia, urteko tradiziozko pasadizoetan parte hartuz, kantu-afariak antolatuz, Sutegin kontzertu ekimenen bat plazaratuz, herrian zehar hileroko kantu jirak ospatuz eta abar. Azken finean, kantatzeko ohitura hauspotzea, transmisio kultural bat sustatzea euskaratik eta euskaraz, lagunarteko harremanak bultzatuz sortzen den giro ederraz gozatzea eta beste herrietako kantuzaleekin adiskidetasun bat jorratzea kantu-saio-trukaketak bultzatuz”.