2024-25 ikasturtea

Aurrematrikulazio epea zabalik ikastetxeetan

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 7a, 11:17

2024-25 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabalik da gaurtik otsailaren 23ra arte, inguruotako ikastetxeetan. Iaz hartutako neurriei eutsiko dietela berri eman zuen duela aste gutxi Eusko Jaurlaritzak. Horien artean, segregazioa saihesteko "diru publikoarekin sostengatutako ikastetxe guztiek gorde beharko dute Hezkuntza Sailak zehaztutako plaza kopurua, ikasle zaurgarriak eskolatzeko". Bestalde, berrikuntzak iragarri zituzten: tartean, "plaza eskuratuko dutela neba-arreba bizikide bat matrikulatuta dagoen ikastetxean hasierako maila eskatzen dutenek (2 urteko gelan, edo, halakorik ezean, 3 urteko gelan). Ikastetxe bakarra duten udalerri edo eragin-eremuetan bizi diren eskatzaileek ere eskuratuko dute plaza, ikastetxe bakar horretarako eskabidea aurkezten badute". Horrez gain, aurten ere "familia bakoitzak bere eragin-eremuko ikastetxe guztiak hautatu ditzake seme-alabak eskolatzeko, edo beste eremu batzuetakoak". Lerrootan dituzue inguruotako ikastetxeei buruzko xehetasunak.

Udarregi ikastola
Ordutegia: hitzordua eskatzeko, deitu aurrez ikastolako 943 36 12 16 telefono zenbakira.
Udarregi ikastolaren eskaintza

  • 0 urtetik 16 urtera bitarteko irakaskuntza arautua.
  • Heziketa Integrala: Konpetentzietan Oinarritutako Hezkuntza. 
  • Hezkuntza eredu propioa: Konfiantzaren Pedagogia egitasmoa garatzen dugu.
  • Ikastola Berritzailea: eraldaketa didaktiko, metodologiko, eta teknologiko etengabea sustatzen dugu.
  • Ikastola Euskalduna: euskaraz irakatsiz eta ikasiz, euskaraz biziz, euskaldun konprometituak hezten dihardugu.
  • Irakaskuntza Eleanitza: ingelesa 4 urtetik aurrera eta frantsesa hautazko gaia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
  • Herritarra: Euskal Herriko Kultura eta herri-ekintzetan murgildutako ikastola.
  • Ikastola inklusiboa: guztion ikastola bultzatzen dugu, aniztasuna, garapen-erritmo eta behar espezifikoak aintzat hartuz.
  • Baso eskola: basoa gela bihurtzen da. Espazioa eta bertan aurkitzen diren naturako elementu guztiak ikasteko baliabide dira.
  • KiVa Ikastola: Eskola Jazarpenaren (bullying) aurkako programa finlandiarra indarrean 2017tik aurrera, beste 56 ikastolekin batera.
  • Autobusa auzo eta herrietara: Santuenea, Aginaga, Zubieta eta Lasarte.
  • Jangela: bertan sukaldatutako herriko produktuak.
  • Zaintza zerbitzua: 08:00etatik 09:00etara eta irailean eta ekainean, 14:30-16:30 artean.
  • Zirimara proiektua: eskola kirola eta aisialdia.
  • Beka sistema propioa: kuoten %100 bonifikatua.

Informazio gehiago:
Gernika ibilbidea, 11
943 36 12 16
udarregi.eus
usurbil@ikastola.eus 




Aginagako Herri Eskola
Bertan, eskaintza hauxe dute:
-2-12 urte bitartekoentzat euskarazko irakaskuntza eskaintza zabala doan: ingelesa 3 urtetik aurrera, musika, internet gela guztietan, heziketa bereziko irakasle espezializatuen zerbitzua...
-Jantoki zerbitzua, bertako ostatuan sukaldatua.
-Eskola-txikien artean koordinatutako proiektu konstruktibismoan oinarrituz.
-Eskola-txikien arteko elkarbizitza: irteerak, antzerkiak, kirola...
-Baratza: auzokoek, familiek eta eskolak jorratzen duten eremua; uzta ekologikoa sustatuz.
-Eskola orduz kanpoko kirola.
-Goizeko gela, 8:00-9:30 artean.

Informazio gehiagorako:
-Aurrematrikulazioa, otsailaren 7tik 23ra, 9:30-16:30 artean.
-Helbidea: Erriberako kalea 7, 20170 Aginaga
-Telefono zenbakia/faxa: 943 372 044.
-E-posta helbidea: 012261aa@hezkuntza.net


Zubietako eskola
Informazio gehiagorako:
Learritze 52, 20160 Zubieta
943 372 931
012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org
www.zubieta.eskolatxikiak.org


Oriarte BHI
Usurbilgo eta Lasarte-Oriako institutuak ere zabalik du gaurtik 2024-25 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina. Gaurko, otsailaren 7rako hain zuzen, ate irekien eguna antolatu dute 17:30ean Landaberri eraikinean. Gogoan izan, bertan, 12-18 urtera arteko hezkuntza eskaintza dute; DBH eta Batxilergoko ikasketak egiteko aukera dago bertan.

Informazio gehiagorako:
oriarte.eus
-Larrekoetxe eraikina DBH 3-4 eta Batxilergoa: Buenos Aires aldapa 1, 20160 Lasarte-Oria
943 89 94 92
-Landaberri eraikina, DBH 1-2; Pintore, 2; 20160 Lasarte-Oria
943 89 94 94