Negua liburutegian

Astero hitzorduak martxora arte, Sutegi udal liburutegian

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 8a, 08:59

Negu parte honetan ere bizi asko izango da Sutegi udal liburutegia. Ekimen zikloa iragarri dute hurrengo astetik aurrera martxora arte.

Beste behin ere egitarau oparo askoa antolatu dute Sutegi udal liburutegikoek. Otsailaren 16tik martxoaren 14ra, astero hitzorduren bat izango da bertan; ipuin kontaketa saioak, idazketa tailerra, xake topaketa, liburu aurkezpena...

Honatx liburutegitik NOAUA!ri helarazitako eskaintza oparo horren berri:

Negua liburutegian
Otsailak 16/23, ostiralak
2. Xake Topaketa:
Ordua: 17:00.
Otsailaren 16an: LH 1, 2 eta 3. mailakoei.
Otsailaren 23an: LH 4tik gorakoentzat.
Oharra: taldea oso handia baldin bada, martxoaren 1ean beste saio bat egingo dute. Bi saioak adinaren arabera antolatuko dira.
Izen-ematea: Sutegi udal liburutegia.

Otsailak 28, asteazkena
17:30 Azalerako Ipuinak, Saroa Bikandirekin.
Zehaztasunak: "Giro lasaia eta atsegina sortuko dugu ukimena, ipuinak, poemak, kantuak, jolasak, liburuak... baliatuz. Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturarako ate ireki bat izan daitezke".
Iraupena: 40 minutu.
Nori zuzendua: 0-3 urteko haurrentzat eta euren gurasoentzat.
Izen ematea: Sutegi udal liburutegian.
Oharra: plaza mugatuak.

Martxoak 4, astelehena
18:00 Ameli ipuin kontalariaren ipuin kontaketa saioa.
Nori zuzendua: 4 eta 5 urteko haurrentzat.
Iraupena: 45 mimutu.

Martxoak 5, asteartea
18:30etan hasita, idazketa tailerra Yolanda Arrietarekin.
Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoentzat.
Izen ematea: Liburutegian bertan.
Iraupena: ordu eta erdi.
Antolatzaileak: Etumeta Euskaltegiarekin elkarlanean antolatua.

Martxoak 14, osteguna
19:00 Liburu aurkezpen-solasaldia: Iñaki Zabaletaren "Nazioa eta hizkuntza, Humboldtekin solasean".
Iraupena: ordubete inguru.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.