Animalien babeslekurako material bilketa

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 8a, 08:37

Animalien babeslekua laguntzeko Udarregi ikastolako DBH 2. mailako ikasleek abiarazitako proiektuaren baitan, materiala biltzen ari dira egunotan.

Albiste honi atxikitako ondoko irudiko kaxa aurkituko zenuten egunotan herriko zenbait guneetan. Udarregi ikastolako DBH 2. mailako ikasleek abiarazi duten proiektu komunitarioaren baitan, Animalien Babeslekua laguntzeko lanketa betean dira. Testuinguru horretan, gune hau laguntzeko material bilketa bideratzen ari dira egunotan, besteak beste, Sutegi udal liburutegian edota Kiroldegian jarri dituzten kaxen bidez. Honako hauxe ari dira biltzen: ogi zaharrak, egunkariak, mantak eta maindireak, kuxinak eta koltxoi txikiak edota katuentzako jostailuak.

"Aterpetxean bizi diren animaliei hainbat gauza falta zaizkie" eta bilketa hau gabezia horiei aurre egiten laguntzera dator. Proiektuak, orohar, babeslekuko animalien bizimodua hobetzea du xede.

Udarregi ikastolako DBH2koen egitasmoa
Kaixo denoi,
DBH2. mailako ikasleak gara eta Proiektu komunitarioko ikasgaian lanketa bat burutzen ari gara Animalien Babeslekuari laguntzeko, bertan bizi diren animalien bizimodua hobetzeko hain zuzen; horregatik laguntza eskatu nahi dizuegu.

Aterpetxean bizi diren animaliei hainbat gauza falta zaizkie eta material-bilketa bat egiten hasi gara. Material hori ondorengoa da: ogi gogorra, egunkari zaharrak, kuxinak, mantak eta animalien jostailuak.

Proiektua aurrera eramateko, hainbat ekintza burutzen ari gara: zozketa-txartelak saltzen ari gara, hainbat sentsibilizazio saio egin ditugu ikastolan eta herrian ere mahai informatibo bat jarriko dugu. Horretaz gain, galdetegi bat prestatu dugu sentsibilizazioa ere herrian zehar zabaltzeko. Galdetegia betetzeko hemen klikatu, asko eskertuko genizuke hori betetzeko tartetxo bat hartuko bazenu.

Material-bilketari dagokionez, kaxak jarrita ditugu ikastolan (LH eta DBH eraikinetan), Sutegin, Kiroldegian, BM-n eta Eroskin. Kaxa horiek otsailaren 8an kenduko ditugu, beraz, ez galdu denborarik eta ekar ezazue ahal duzun hori ahalik eta lasterren, bertako animaliek asko eskertuko dizuete!

Mila esker!
DBH 2-ko ikasleak