Neguko ospakizunak 2024

Txikienak inauteri giroa plazaratzen lehenak

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 9a, 18:48

Udarregi ikastolako HH zikloko haurrek ekarri digute lehenik, inauteri giroa herrira. Emanaldi koloretsu askoa eskaini dute Mikel Laboa plazan, senide eta lagunez inguratuak eta urteotako pertsonaia estimatuak bidelagun zituztela.

Txikienak goiztiarrenak aurtengoan ere. Erakustaldi bikainarekin ekarri digute, gainera, inauteri giroa gure artera, Udarregi ikastolako HH ziklokoek. Koloretako zakuak soinean, kalejiran plazaratu dira ikastolatik frontoi pareraino. Maila ederreko dantza ikuskizun bikaina eskaini diete bertaratu diren senide eta lagunei. Gogotik dantzatu eta abestu dute.

Emanaldi ostean, hantxe geratu dira gero, hortik gutxira Mikel Laboa plaza zeharkatu duen LH eta DBHkoen desfilea ikusten.