Hamaiketako ordua ezohikoa izan da eta goiz parteko egunerokotasuna festa giroz mozorrotu dute. Udarregi ikastolako LH eta DBH zikloetako ikasle eta irakasleak desfilean irten dira ostiral goiz honetan. Batzuk Kaxkotik barrena ibili dira, besteak Kalezarreko itzulia egin dute. Denak batera abiapuntura itzuli dira ordu erdi pasatxoko kalejiraren amaieran.
Bidean, ezaguna duten koreografia dantzatuz, lau haizeetara zabaldu dute inauterietako giroa. Herrian barrena egindako desfile ibiltari honetara batu dira zineko izarrak eta ogibide askotariko langileak. Denen arteko auzolanarekin bideratu dute ekimena.