Hamarkada ezberdinetako musika eta filmen girotzea ekarri digute gogora Udarregi ikastolako DBH ziklokoek eguerdian Oiardo kiroldegian eskainitako emanaldiak. Nabari zen ikasleen inplikazioa nolakoa izan den gaurko hitzorduko prestaketetan. Koreografiak nahieran haienganatu dituzte, erritmo, doinu ezberdinetara egokitzeko inolako zailtasunik gabe. Mozorrei dagokienean ere beste hainbeste; gogotik sartu dira soinean zeramatzaten jantzien pertsonaien baitan.
Festara batu dira, baita irakasleak ere. Haiek borobildu dute une gorenean amaitu den ikuskizuna.