Arrantzaleak, mediku eta erizainak, sukaldari eta zerbitzariak, ikertzaileak, margolariak... Ogibideak oroitu eta haiei gorazarre egin diete ostiral bazkalostean, Udarregi ikastolako LH zikloko ikasleek eta irakasleek Oiardo kiroldegian eskainitako ikuskizunean. Emanaldi gunean eroso asko mugitu dira, ogibide ezberdinetako langileen eginkizunetan. Esperientziarik ez izateko, iaio asko jardun dira nor bere lanetan. Eta dantzan, eta abesten... Artista bikain bezain polifazetikoak denak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!