Joan den uda garaiako festetatik ez ditugu berriz ikusi eta gogotik itzuli dira gaurkoan herriko kaleak girotzera. Albiste honi atxikitako argazkiotan ageri direnei buruz, Usurbilgo joaldunei buruz ari gara.
Eguerdi partean herri erdigunean agertu dira, erritmo bizi askoan. Inauterietako ezinbesteko partaideak ditugu joaldunok, aurten ere hutsik egin ez dutenak.