Usurbilgo euskal inauteria propioa sortzeko eta sustatzeko bidean bart ospaturiko "Urderen etorrera" ekimenaren biharamun honetan, indarberriturik segi du Orbeldi dantza taldeak inauteriotan parte hartzen.
Musikaz girotuak, dantza batean kalejira egitekoa zuten. Euria tarteko ordea, aterpe eder askoa aurkitu dute frontoian eta han bai, gogotik ospatu dute mozorro festa hau larunbat goiz eta eguerdi parte honetan. Dantzarako gogoz esnatu da faunan bilakaturiko Usurbil aurtengo Inauteri Festa egun honetan.