A zer nolako fauna gaurkoan Usurbilen! Denak ere festarako irrikitan eta bakoitza bere mozorro azpira inor baino hobeto egokitua. Inauteri festa betean da gaurkoan Usurbil. Urtez urte eutsi ez, indartzen doan ospakizuna da honako hau. Ikusi besterik ez dago, zer nolako lana hartzen duten hainbat herrikideek mozorroen eta karrozen diseinuan.
Aurrez jasotako ekarpenetatik, fauna zen gaurko NOAUA! Kultur Elkarteak proposaturiko gaia. Hala, denetariko animaliak agertu zaizkigu, parrandarako gogoz, baita gai honi lotutako bestelako hainbat mozorrotu ere. Segidan dituzue Usurbilgo Inauteri Festa honekin, eguneko lehen orduetan bat egin duten hainbat herrikide: