Goizetik kalera irten direnek arratsaldean segida eman diete ospakizunei. Baziren goizean osteratxoa egitera atera direnak, bazkalostean mozorrotu eta gaurko festa egunean guztiz murgildu direnak, edota zuzenean tarte horretan plazaratu direnak. Modu batean zein bestean, gaurko gai gisa NOAUA! Kultur Elkarteak proposaturiko fauna handitzen eta dibertsifikatzen joan da larunbat iluntze honetan.
Denetariko animaliak ikusi ditugu; itsasoan nahiz mendian bizi diren bat baino gehiago. Ehiztariak baita. Bestelako gaiak hizpide hartuta mozorrotu direnak ere baziren. Denen artean, fauna handi eta koloretsuak hartu du Usurbil gaurko Inauteri Festan.