Lehen kanporaketan parte hartu ahal izateko, izen-ematea egin beharko da kanporaketa hasi baino lehen, 21:30-22:00 bitartean. Partehartzaile onenen artean, Aginaga Sagardotegiak bi lagunentzako otordua eskainiko du, Saizar sagardotegiak bezalaxe; eta 10 kilo zentoilo jarriko ditu Bruño Mariskoakek.
Herrietako garaileek herrialdeko kanporaketak jokatzeko aukera izango dute martxoaren 9an, eta onenen arteko finala Zuberoako Altzai herrian jokatuko dute martxoaren 23an. Euskal Herriko Mus Federazioak antolatutako txapelketan opari ederrak izango dira bikote onenentzat, baina horretarako finalera iritsi beharko da. Informazio gehiago www.ehmus.eus atarian.